XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKUALDUNA ASTEKO BERRIAK. Eman eta khen

Errana dautzuet, azkeneko aldian, nola deputatuek bururatu duten Elizari buruz aspaldian hasia zuten lege-geia.

Noiz eta ere azken boza eman izan baitute, jakiteko eia lege-gei hori, jadanik puskaka onetsia zutena, bere osoan onesten duten, izan dire hiru ehun eta berrogoi-ta-bat boz alde, eta berrehun eta hogoi-ta-hamairu kontra.

Atseginekin ikhusi dugu, gure Eskual herriko hiru deputatuek ez dutela holako tzarkeriarik onetsi.

Orai lege-geia joana da zenaturren eskuetarat.

Ikhusi behar zer eginen daukuten jaun hoik.

Deus onik ez naski, lehengo itchuren arabera.

Ezen zenaturrak ez ditugu batere deputatuak baino hobeak, eta beldur izaiteko da lege-geia oraino tzarrago ilki dadien hoien eskuetarik.

Deputatuek badakite arras ongi tzarkeria bat egin dutela, eta ez direla beren boz-emaileen gogoaren alde ibili.

Bainan manua jena zitzaioten framazon nausien ganik, eta hoien beldurrago dire boz-emaileen baino.

Bizkitartean, ez litezke boz-emaileak sobera hasarre-arazi behar; ezen bozkatzeri buruz beharrena framazonen laguntza badaukate, boz emaileen papera ere nolazpeit adietsi behar da.

Beraz boz emaile gaizoen llilluratzeko huna zer ethorri zaioten gogorat eta zer duten onetsi.

Aphezpikueri eta aphezeri urthe oroz zor dioten dirua ez dutenaz geroz gehiago pagatu nahi, geldituko zaizkote hortarik berrogoi miliun eskuetan.

Bainan zer egin soberakin hortaz?.

Deputatuek amestu dute balia ditekela sinhets-arazteko boz-emaileeri, lege-gei berritik zerbeit probetchu izan dezaketela.

Eta orduan huna zer ezarri duten lege-gei horren buztanean: orai arte aphezpikueri eta aphezeri emaiten zitzaizkoten berrogoi pagatzeko, zeren budjeta gutitua izanen baitzen berrogoi miliunez.

Hola behar ziteken zuzenez; bainan gure nausiak trufatzen dire zuzenaz hortan ere, bertze gauza guzietan bezala.

Bizkitartean, nola berrogoi miliun hoik herri guzien artean zathituak baitire, sinhets diteke oraino helduden urtheko budjeta aurthengoaren hein berean egoitea.

Bainan ez baita hola gerthatzen.

Ministroek egina dute, egun hautan, helduden urtheko budjetaren galdea; hoien galdearen arabera, budjet hori aurthengoa baino dorpheago izanen da.

Eta zenbatez?.

- Hiruetan hogoi-ta-hamazazpi miliun lau ehun eta hamabortz mila liberaz.

Heldu baita hurbil hiruetan hogoi-ta hamazazpi miliun eta erdi.

Beraz huna zer gerthatzen den.

Gobernamenduak emanen dauzkigu berrogoi miliun, eta khenduko hiruetan hogoi ta hamazazpi miliun eta erdi.

Hori da, ez bakharrik eman eta khen egitea, bainan oraino eman baino gehiago khentzea.

Eta ez ahantz beharko ditugula oraino gure aphezak gure sakelatik hazi.

Horra nola oraiko lege-geia onetsi duten deputatuak trufatzen diren gain-gainean boz-emaileez.

Bitchikeria

Bordeletik gorachago, bada itsas-hiriska bat Marennes deitzen dena.

Hiriska hortan, herrauts lur-ongailu batzuen egiten ari diren langile andana batek utzi dute beren lana, nausiarekin makhurturik.

Ez liteke hortaz deus erraitekorik, baldin eta langile hoik ez balezate nahaskeriarik egin, eta ez balituzte lanean ari nahi diren lagunak lanetik bortchaz geldi-arazten.

Bainan hori gerthatu da: lana utzia zuten langileak joan direla lantegirat, lanean aitzinat ari ziren lagunen bortchaz geldi-arazteko.

Harat doatzilarik, Errepublikako prokuradorea ethorri zaiote othoizterat urrun daitezen handik.

Zer egin dute orduan?.

Hartu dute prokuradorea, erraiten dutelarik ez dutela utziko, lantegiko lagun guziak lanetik galditu arte.

Berehala hiriko auzapheza, tribunaleko juje nausia eta suprefetaren lehenbiziko ordaina jen dire, behar dutela prokuradore gaizoa langile hoien aztaparretarik beiratu.

Ez dire ausartatu langileeri bereri jazartzerat, bainan joan zaizko lantegiko nausiari, othoizten dutelarik geldi-araz detzan lanetik bere langile guziak.

Nausiak izkiribarazi diote galde horri, eta gero joan da horren irakurtzerat bere langileeri.

Langileek onetsi dute egun hartako beren lanaren uztea, eta orduan bakharrik bertzeek utzi dute Errepublikako prokuradorea.

Gizagaizoa ukhaldi onik izana omen da, eta gorphutz gehiena uspelduchea bide du.

Ez denez bada bitchikeria! Nola langile nahasiak nausi jarriak ditugun orotan! Fraideen edo seroren beiratzeko katholikoek holako zerbeit egin balute, ez zuten hola nahi zutena ardietsiko, bainan pekatuko zuketen ederki.

Eta Marennes hortako langileak deskantsuan dagode, ez zaiotela nehor jazarriko.

Hola gertatuko da bai naski; ezen gure oraiko gobernamendua arras zozialisten beldurrean bide da, eta zozialistak holako langileen sustatzaileak dire.

Ezin mintza

Jaurès, gure deputatu zozialist nausienetarik bat, mintzatu beharra zen Alamaniako hiri nausian, Berlin delako hirian.

Zer erran zezaken han badakikegu, ikhusirik nola mintzo den hemen.